hemen-aqui-here Barakaldo

Gourmet & Shopping

Euskal gastronomia munduko ospetsuenetakoa da eta plater esklusiboz betetako aukera zabala eskaintzen du. Horiek guztiek izendatzaile komun bat dute: lehengai paregabea (arrainak, haragiak, nahiz barazkiak). Gure sukaldaritzaren tradizioaren eta berrikuntzaren arteko fusioa nazioarteko gida eta ranking nagusietan aitortzen da. Gure pintxoak hura ezagutzeko modu egokia izan daitezke. Pintxoak aparteko sukaldaritza irudikatzen duten miniaturazko platerak eta sorkuntzak dira, eta Barakaldoko taberna nahiz kafetegietako barretan dasta ditzakezu.  Barakaldok hainbat merkataritza-kale eta eremu ditu, nazioarteko lehen mailako markez era dendez beteak.

Ostalaritza

Ezagut ezazu udalerriko ostalaritza-eskaintza, bazkari partikularretan edo enpresa-bazkarietan, besteak beste, gastronomiaz patxadaz gozatzeko edo modu azkarrago eta informalagoan edozein ordutan mokadu bat janez.

Jatetxeak

restaurantes

Ikusi establezimenduak

 

Pintxo-tabernak

restaurantes

Ikusi establezimenduak

Atzitu HEMEN udalerriko establezimendu batzuek, Bienala dela eta, prestatu dituzten proposamenak.

Pintxo-Pote

Ostegunetan Arteagabeitia, Zuazo eta San Vicente auzoetako ostalaritza-establezimenduek, "pintxo-potea" ospatzen dute, eta 19:00etatik aurrera pintxoa eta edaria 0,50 €-an kobratzen dute. Hurbil zaitez ¡¡

       

Merkataritza

Barakaldoko merkataritza-eskaintza zabala ezagutzeko aukera ematen dizugu. Bertan, hainbat arlotako establezimenduak aurki ditzakezu: moda, osagarriak, edertasuna eta zerbitzu pertsonalak, besteak beste.

restaurantes

Ikusi establezimenduak

Bienala ospatzen dela eta, udalerriko dendek BECetik etorritakoek deskuntu erakargarria edukiko dute. Ezagut itzazu zein establezimenduk hartuko duten parte proposamenean. Horretarako, sakutu HEMEN.

TOP